Hau dio Orioko arraunlariek argitara eman duten oharrak:
"Orioko Arraunlariok idatzi honen bitartez atzo modu anonimoan zabaldu zen manifestuarekin inongo zerikusirik ez dugula adierazi nahi dugu. Ez dugu beronen egiletza ezagutzen, gutxiago aldarrikatzen: manifestu horrek ez gaitu ordezkatzen. Are, larritzat jotzen dugu arraunlari guztion izenaz baliatu nahia inola ere eztabaidatuta eta adostuta izan ez den testu bati izaera publikoa ematerako orduan.
Garbi gera dadila gu garela lehenak gure osasuna bermatzeko beharrezko neurriak exijitzen, eta neurri hauek betetzen direla ziurtatzeko erabakimen osoa dugula. Alta, egun ez dugu ikusten lehiaketa oztopatu dezakeen baldintzarik.
Nahasmenak eta segurtasun ezak zeharkatutako garai hauetan sentsibilitate eta ikuspuntu desberdin oro errespetatzen dugun arren, hauek dagokien testuinguruan azaldu eta eztabaidatzea gustatuko litzaiguke.
Uda honetan arraunaz gozatu eta gozarazteko irrikitan, Orioko arraunlariark".