Orioko Kofradiak bi ospakizun egiten ditu urtero erretiratutako arrantzaleekin eta saregileekin; batetik, San Antonio Eguna ospatzen dute ekainaren 13an, eta bestetik, Karmengo Amaren Eguna uztailaren 16an. Aurten, bi egun seinalatu horietako bazkariak eta ospakizunak bertan behera uztea erabaki dute kofradiakoek; osasun krisia dela eta, zuhurtasunez jokatzea erabaki dute.
Azaldu dutenez, "pena handiarekin" utzi behar izan dituzte bertan behera egun horietako ekimenak.