Gaur jarri dituzte salgai erosketa-bonuak

Karkara 2020ko eka. 3a, 10:46

Orioko Udalak, guztira, 1000 bonu jarriko ditu salgai kultur etxean, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Udalak argitaratu du bonuak erabili daitezkeen denden eta zerbitzuen zerrenda.

Kultur Etxean daude salgai Orioko Udalaren erosketa-bonuak. 40 euroren truke 60 euroko erosketa egin ahal izango dute herritarrek COVID-19ak kaltetutako establezimenduetan. Orioko Udalak, guztira, 1000 bonu jarriko ditu salgai kultur etxean, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Bonuak erabiltzeko epea ekainaren 30era artekoa da.

Bonu horiekin denda eta establezimendu hauetan egin ahal izango dira erosketak (zerrenda eguneratzen joango gara):

  • Ttipi-Ttapa oinetako-denda. Eusko Gudarien kalea, 15
  • The Pass. Kaia kalea 2
  • Kaioa jantzi-denda. Arrantzale kalea, 8
  • Itziar Kirolak. Eusko Gudarien kalea, 23
  • Argiñe. Eusko Gudarien kalea, 9
  • Mara. Eusko Gudarien kalea, 28
  • Soia. Aita Lertxundi kalea, 22
  • Muxutruk lore-denda. Eusko Gudarien kalea, 11
  • Lizaso dekorazioa. Eusko Gudarien kalea, 48
  • Rosana Arruti argazki-estudioa. Aita Lertxundi kalea, 26
  • Egiguren argazki-estudioa.
  • Begi Bistan aisialdi-zerbitzuak. Arraunetxe
  • Eider Osinalde gizonezko ile-apaindegia. Aita Lertxundi, 26
  • Zass edertasun-aretoa. San Nikolas kalea, 2
  • Shock ile-apaindegia. Aita Lertxundi kalea, 21
  • Egarmendia aholkularitza. Ibai-Ondo ibilbidea, 1

Dena dela, kanpaina honetan parte hartu nahi duten dendek eta zerbitzuek izena emateko aukera zabalik izango dute ekainaren 5a bitartean. Horretarako, eskabidea aurkeztu beharko diote Udalari:  instantzia hau bete eta aurkeztu behar dute Kultur Etxean edo posta elektronikoz, turismoa@orio.eus helbidera bidalita. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide