Udaletxe atzeko bizikletak erretiratzeko eskatu du udalak, obrak direla eta

Karkara 2020ko eka. 2a, 16:18

Ekainaren 10era arteko epea eman die udalak bizikleten jabeei, bizikletak handik kentzeko.

Udaletxe atzean bizikletak lotzeko gune bat dago, bete-beteta dagoena. Plaza inguruko obrak direla eta, udalak hustu egin behar du udaletxe atzeko pasabidea eta, horretarako, bizikleta guztiak kendu behar dira.

Udalak ekainaren 10era arteko epea ematen die bizikleta horien jabeei, bertatik pasatu eta bizikleta erretiratzeko. Behin ekainaren 10a pasatuta, Udalak biltegira eramango ditu bizikletak, obra egin ahal izateko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide