Salud Tenerife taldeak Maria Zaldua fitxatu du

Karkara 2020ko eka. 2a, 15:58

Aurrerantzean Salud Teneriferekin jokatuko du orain arte Aiala Zarautz eskubaloi taldeko jokalari izan den Maria Zalduak. Gaur bertan eman du Kanariar uharteetako taldeak bere webgunean 18 urteko jokalariaren fitxaketaren berri.

Zalduak estreinako aldiz jokatuko du Liga Iberdrola Ohorezko Mailan. "Fitxaketa honi esker, goi mailan jokatzeko eta esperientzia hartzeko aukera izango dut", adierazi du jokalariak. Gustura agertu da, talde berriak beragan jarri duen konfiantzagatik.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide