Aurten ez da egingo Pagoeta Eguna

Karkara 2020ko eka. 2a, 13:45

Pagoeta Egunean mendi tontorrean sortzen den giroa eta jende pilaketak ez dira bateragarriak COVID-19ak eragindako egoeran hartu beharreko neurriekin.

Ekaineko lehen igandean ospatu ohi da urtero Pagoeta Eguna. Giro ederra sortu ohi da urtero mendi tontorrean, baina aurtengoan, ezin izango da halakorik ospatu. Jendez bete ohi da Pagoeta mendia, eta hori ez da bateragarria COVID-19ak eragindako egoeran hartu beharreko neurriekin. Hori dela eta, Pagoeta Mendizale Elkarteko batzordeak jakinarazi du aurten ez dela Pagoeta Egunik izango.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide