IRUDIETAN: Orio AEko gaztetxoen lehen paladak itxialdiaren ostean

Karkara 2020ko mai. 26a, 18:08

Gaur goizean lehen entrenamendu saioa egin dute Orio AEko estropalariek. Bi hilabete baino gehiago lehorrean eman ondoren, jubenilak izan dira uretara atera diren aurreneko arraunlariak. Uneoro osasun neurriak errespetatuz egin dute prestaketa saioa, Arraunetxeren erabilerarako zehaztu dituzten jarraibideei eta arauei kasu eginez. Ezohiko irudiak laga ditu goizak errioan, aurretik inoiz ez direlako ikusi estropalariak maskarak jantzita arraunean

Argazkiak: Joxemari Olasagasti

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide