https://orioguka.eus logoa
  • Gaiak
    Aisia Ekonomia Euskara Jaiak Gizartea Hezkuntza Hirigintza Iritzia Kirola Kultura Politika
  • Agenda
  • Komunitatea
  • Eskelak
  • Hemeroteka
  • Argazki galeriak
  • Bideoak
  • Bereziak
  • Aldizkaria
  • Zozketak
  • Webkamera eta Itsasoa
  • Eguraldia
  • Karkara
  • Nor gara?
  • Egin bazkide
  • GUKA aplikazioa
  • GUKA whatsapp kanala
  • Harremanetarako
  • Publizitatea
Tokikom menuko logotipoa
Orio

Haurreskolan izena emateko epea maiatzaren 21etik ekainaren 8ra izango da irekita

Karkara 2020ko mai. 21a, 09:34
Deskargatu Info Ahotsak :

Orria entzun
Haurreskolan izena emateko epea maiatzaren 21etik ekainaren 8ra izango da irekita

Aurten bi modutara egin ahal izango da matrikulazioa: On-line www.haurreskolak.eus webgunearen bidez, eta ekainaren 1etik 8ra Haurreskolara bertara joanda

Orioko Udalak jakinarazi du aurreskolan matrikulatzeko epea datorren maiatzaren 21ean zabalduko dela eta irekita egongo dela ekainaren 8ra arte.

COVID-19a dela-eta bizi dugun egoerak eraginda, bi modutara egin ahal izango da matrikulazioa aurten: On-line (www.haurreskolak.eus) webgunearen bidez, eta ekainaren 1etik 8ra Haurreskolara bertara joanda.

Udaletik zehaztu dute matrikulatzeko haurrak jaiota egon behar duela, eta orain matrikulatzen diren haurrak irailetik abendura bitartean hasiko dira Haurreskolan.

Matrikula egiteko edota zalantzak argitzeko, harremanetan jarri behar da Haurreskolarekin, 943 890 625 telefonora deituta edota mariamaestra.orio@haurreskolak.eus helbidera idatzita.

Koronabirusak sortutako osasun larrialdi egoera dela eta, Haurreskolak aurten ez du izan ate irekietako eguna antolatzeko modurik eta, beraz, bertako hezitzaileek bideo bat prestatu dute, bertan egiten duten lanaren berri emateko eta gurasoei instalazioak erakusteko. Hemen ikusi dezakezue bideo hori:

 

 
 
Hezkuntza Orio

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide
UROLAKO KOMUNIKAZIO TALDEA KOOP. ELK.

Eusko Gudari kalea, 26
20810 Orio (Gipuzkoa)
Helbide elektronikoa: orio@ukt.eus | Telefonoa: 943-83 15 27

Codesyntaxek garatua
Creative Commons License

  • Facebook logotipoa
  • X logotipoa
  • Instagram logotipoa
  • Email logotipoa
  • Honi buruz
  • Lege oharra
  • Publizitatea
  • Arauak
  • Harremanetarako
  • Rss

Babesleak
Orioko udalaren logoa Gipuzkoa Berria logoa Jaurlaritzaren logoa

Bikain Ziurtagiria Uztarria Kudeaketa aurreratua Uztarria
Tokikom logotipoa
Gertuko informazioa, euskaraz
  • Aiaraldea
  • Aikor
  • Aiurri
  • Alea
  • Amezti
  • Anboto
  • Antxeta irratia
  • Ataria
  • Azpeitia Guka
  • Azkoitia Guka
  • Barren
  • Begitu
  • Berriketan
  • Drogeten itturri
  • Erran
  • Euskalerria Irratia
  • Geuria
  • Goiena
  • Goierri telebista
  • Guaixe
  • Guka
  • Guka telebista
  • Hiruka
  • Kronika
  • Mailope
  • Noaua
  • Oizmendi telebista
  • Orio Guka
  • Plaentxia
  • Txintxarri
  • Uriola
  • Zarautz Guka
  • Zumaia Guka
  • 28 Kanala
  • Matx
  • Gurean
  • Plazanbazan
  • Ttap
Tokikom publizitatea - v14.98.0