HARA! Balkoiko ontzaren jatorria

Karkara 2020ko mai. 5a, 09:29

Sare sozialen bidez ziztu bizian zabaltzen dira bitxikeriak, eta horixe gertatu da egunotan Orioko balkoi bateko barandan agertu zen ontzari ateratako argazkiarekin.

Jende askok benetakoa dela sinetsi duen arren, ez da hala. Antza denez, txori asko ibiltzen dira balkoi horretan, eta hainbeste hegazti gerturatu ez daitezen, gezurrezko ontza jarri zuten duela zenbait aste. Dena dela, kaletik begiratuta benetakoa dirudi, eta bolo-bolo zabaldu da ontzaren irudia herritarren artean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide