#EtxetikMundura

Eñaut Martiren musika, etxetik mundura

Karkara

Eñaut Marti musika oriotarrak bat egin nahi izan du Urolako Komunikazio Taldeak martxan jarritako #EtxetikMundura egitasmoarekin. Horregatik, bere gitarra eskuan, kantu bat abestu digu bere etxetik.

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainerako hedabideetan beste hainbat saio ikusi ahal izan dira gaur: Maxixatzen.eus-en Alberto Martinez musikaria eta Baleike.eus-en Juankar Martinez. 

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko KARKARAk, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide