Aurrerantzean, babes materiala sortzeko interesa dutenek, Orioko zaintza sarera deitu behar dute lana koordinatzeko. Hau da taldeko telefonoa: 642409422
Duela egun batzuetatik, herritar talde bat COVID-19 birusaren hedapena saihesteko materiala ari da ekoizten, boluntario modura; batik bat, batak eta aurpegirako maskarak egiten ari dira. Gero, material hori guztia ospitalera eramaten dute. Hemendik aurrera, Orioko zaintza sareak izango du babes materiala jasotzeko eta biltzeko ardura.
Aurrerantzean, babes materiala sortzeko interesa dutenek, Orioko zaintza sarera deitu behar dute lana koordinatzeko. Hau da taldeko telefonoa: 642409422