#EtxetikMundura

Joseba Brit, etxetik mundura

Karkara

Joseba Brit musikariak hiru abesti bidali ditu Estatu Batuetatik, #EtxetikMundura egitasmorako.

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainerako hedabideetan beste hainbat saio ikusi ahal izango dira gaur: Zarauzkohitza.eus-en Miriam Mendoza ipuin kontalariak, Uztarria.eus-en Erniarraitzeko bertsolariak eta Baleike.eus-en Maria Zubimendi akordeo-jotzaileak eskainiko dituzte emanaldiak.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Karkara.eus-ek, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide