#EtxetikMundura

#EtxetikMundura: Iñaki Gurrutxagaren bertsoak

Karkara

Iñaki Gurrutxagak bertso sorta bidali du #EtxetikMundura egitasmorako. Gai honi tiraka egin ditu bertsoak: "Herriko zaintza sarean lanean ari dira 120 boluntario inguru".

Gurrutxagaren bertsoez gain, Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko hedabideetan beste hainbat saio ikusi ahal izango dira gaur: Maxixatzen.eus-en Itziar Elias aktoreak, Zarauzkohitza.eus-en Occhi di Farfalla musika taldeak, Uztarria.eus-en Ane Jurado kantariak eta Baleike.eus-en Igor Goikoetxea disko-jartzaileak eskainiko dituzte emanaldiak.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Karkara.eus-ek, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide