Ahalduntze Eskolak indarkeria matxista kasuei erantzuna emateko telefonoa jarri du herritarren eskura

Karkara

Konfinamendu egoeran gerta daitezkeen indarkeria matxista kasuei edo jarrera sexistei erantzuna eman nahi diete Ahalduntze Eskolatik, eta, horretarako, telefonoa jarri dute herritarren eskura: 623178553. Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara izango dute martxan telefonoa. ahalduntzeeskola@orio.eus e-postara ere idatzi dezakete laguntza behar dutenek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide