Benito Lertxundik Sara Zozayaren 'Benetan' abestian parte hartu du

Karkara

Sara Zozaya musikariak single berria argitaratu zuen ostiralean. Abeslari donostiarrak Benito Lertxundirekin elkarlanean aritzeko aukera izan du abesti berrian, eta oriotarraren ahotsa entzun daiteke `Benetan´ singlean. Zozayak disko berria emango du argitara ekainaren 19an. Bideoklipa Itxaso Navarro artistaren lana da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide