#EtxetikMundura

Rosi Lazkano bertsotan, etxetik mundura

Karkara

Rosi Lazkanok bertso saioa eskaini du gaur, berrogeialdiari umorea jarriz.

Gaur Rosi Lazkanok berrogeialdiari aurre egiteko bertsoak abestu ditu, Etxetik Mundura ekimenaren barruan. Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainontzeko hedabideetan ere eskaini dituzte saioak: Zarauzkohitza.eus-ek Telmo esnalen zinema gomendioak eskaini ditu;  Uztarria.eus-ek Edurne Lazkanoren liburu gomendioak eskaini ditu eta Maxixatxen.eus-en Lizar bikotearen kontzertua.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko KARKARAk, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide