Oriotik egingo dute ETBko Meza Santua programa, larrialdi egoera amaitu bitartean

Karkara 2020ko mar. 21a, 11:30

Unai Manterola Orioko apaizak egingo du ETBko Meza Santua programa Orioko elizatik.

ETBko Meza Santua programa igandero Euskal Herriko eliza desberdin batean egiten da, baina, koronabirusak sortutako larrialdi egoera dela eta, Meza Santua programa igandero toki beretik egitea erabaki dute arduradunek. Unai Manterola Orioko apaiza da programaren koordinatzailea, eta berak emango du Euskal Herri osora zabalduko den meza igandetik aurrera, egoera bere onera etorri bitartean. Beraz, igandean 10:00etan ETBko Meza Santua programa Oriotik egingo dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide