Covid-19 gaixotasunaren zabaltzea ekiditeko, etxean geratzeko agindua zabaldu du Espainiako Gobernuak, eta asko dira laguntza behar duten adinekoak. Hala, zaintza sarea sortu dute Orion, nagusiki 70 urtetik gorako herritarrei laguntza emateko asmoz. 101 boluntariok eman dute izena orain arte, eta herriko denda txikietan erosketak egiteko eta botikak eta farmaziako gauzak erosteko laguntza eskainiko dute.
Zaintza saretik jakinarazi dute laguntza behar duten herritarrek 642 409 422 telefono zenbakira deitu behar dutela