Miriam Mendoza ipuin-kontalariak saioa eskainiko du martxoaren 16an, Orioko Kultur Etxean

Karkara

3 eta 6 urte bitarteko haurrei eta beren gurasoei zuzenduta egongo da saioa.

Orioko Udal Liburutegiak aldian behin antolatzen dituen ipuin-kontaketa saioetako bat izango da datorren astelehenean, martxoak 16, 18:00etan hasita. Miriam Mendoza ipuin-kontalariak emango du saioa, eta 3 eta 6 urte arteko haurrei eta beren gurasoei zuzenduta egongo da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide