Florentino Martikorena hil da, 44 urtez Orioko Udaleko diruzaina izan zena

Karkara 2020ko mar. 9a, 12:13

2004an KARKARAk elkarrizketa egin zion Florentino Martikorenari. Artxiboko argazkia.

Martikorenak 2004an hartu zuen erretiroa, ia bost hamarkadetan zehar Orioko Udaleko administrazioaren ardura izan ondoren.

Florentino Martikorena 1959an hasi zen Orioko Udalean lanean, eta 44 urtez udaleko administrazioaren eta kontabilitatearen ardura izan zuen, 2004ko martxoaren 22an erretiratu zen arte. Ia bost hamarkada egin zituen Orioko Udaleko diruzain lanetan, eta garai desberdinak ezagutu zituen: frankismoa lehenengo eta demokrazia ondoren.

Gizon langilea zela nabarmentzen dute berarekin lan egin zutenek, eta Orioko udaletxea bere bigarren etxea zela sentitu izan zuen beti. Anuska Esnal alkateak Martikorenak Orioko Udalean egindako lana aitortu nahi izan du. "Florentino Orioko Udalaren aurpegi ezagunena izan zen urte askotan, bere ibilbide profesional guztia dedikatu baitzion udaleko lanari. Urte zailetan lan egitea egokitu zitzaion eta bere marka utzi zion Orioko Udalari. Gizon langilea zen, bere eginkizunak txukun eta zehatz betetzea maite zuena. Besarkada handi bana etxeko guztiei".

Erretiratu zenean KARKARAk elkarrizketa egin zion Martikorenari. Irakurri elkarrizketa hemen klik eginda.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide