Bideoa: Gipuzkoako IX. Hip-Hop Txapelketa

Mireia Galarza 2020ko mar. 7a, 20:09

Irudi bizi-biziak utzi ditu gaur goizez eta arratsaldez Orioko kiroldegian jokatu den dantza lehiak, eta protagonistetako batzuk ere gustura azaldu dira txapelketarekin Erlo Telebistako kameraren aurrean.

Bederatzigarrenez antolatu du txapelketa Warda Mallal oriotarrak, eta eguerdian "oso pozik" agertu da aurten lortutako arrakastarekin. Parte hartzaileen eta ikusleen artean 1.400 pertsona gertutatu dira Oriora, eta aurreratu du datorren urtean ere Orion egingo dela txapelketa. Hamargarrena izango denez, "ezustekoak" iragarri ditu Mallal-ek.

Ikusi hemen argazki bilduma.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide