Laburbira zirkuituko 9 film laburrak proiektatuko dituzte bihar

Karkara 2020ko mar. 10a, 17:00

Euskarazko Film Laburren XVII. Zirkuituaren barruan erakutsiko dituzte lanak bihar, martxoak 11, kultur etxean.

Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Laburbira, Euskarazko Film Laburren XVII. zirkuituaren barruan, bideo-proiekzioa izango da Kultur Etxeko areto nagusian bihar, asteazkenarekin, 19:30ean hasita.

Bederatzi film labur 33 herritan

Bederatzi filmekin dator aurtengo edizioa, elkarrengandik oso ezberdinak denak, eta guztira ordubete baino gehiagoko proiekzioa osatu dute.

Bost astetan 33 herri bisitatuko ditu Laburbirak; tartean, Orio. Euskal Herria iparraldetik eta hegoaldera zeharkatuko du eta mugetatik haratago ere joango da, Valladolid, Valentzia, Londres eta Paris bisitatuz.

Hauek dira proiektatuko diren bederatzi film laburrak:

  • GAU BELTZA. Euskaltzaleen Topagunea
  • URAK DAKARRENA. Marilin taldea
  • ANTI. Josu Martinez
  • TIGRE BAT. Amaia San Sebastian
  • PIL PIL. Kristina Zorita
  • MAMARRO. Ibon Iza Totorika
  • KATEAK. Yolanda Mazkiaran
  • JAUZI BAT ETA PRIXT. Maitane Eyheramonho
  • HARRIA HERRIA. Dimegaz Kultur Elkartea

Bakoitzari buruzko informazio zehatza hemen aurki daiteke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide