Errege Koparen finalerako sailkatu da Erreala, Imanol Alguacilen gidaritzapean

Karkara 2020ko mar. 5a, 09:30

Argazkia: Erreala

Atzo iluntzean, 0-1 irabazi zuten txuri-urdiñek Mirandesen aurkako itzulerako final erdia. 32 urteren ondoren, Imanol Alguacilek zuzendutako taldea txapelkeko finalean izango da.

Erreala Errege Kopako finalean izango da, atzo Anduvan Mirandesi 0-1 gailendu ostean. Imanol Alguacilek zuzendutako taldeak historia egin du, eta 32 urteren ostean, txapelketaren finala jokatzeko aukera izango du.

Hasieran estutasun bat edo beste izan ostean, Errealak kontrolpean izan zuen partida, eta eroso agertu zen futbol zelaian, ondo kokatuta uneoro.

Talde txuri-urdinak Sevillako La Cartujan jokatuko du finala, apirilaren 18an. Gaur jakingo da nor izango duen aurkari, Athleticen eta Granadaren arteko partida bukatutakoan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide