'Evaren alabak' kale antzerkia ikusteko aukera izango da ostiralean Orion

Karkara

Bi saio egingo dituzte egun berean, elkarren segidan. Lehena 21:00etan, eta bigarren, berriz, 21:45ean.

Evaren alabak antzezlana ikusteko aukera izango da Orion, ostiralean. Bi saio izango dira egun berean, elkarren segidan: lehenbizikoa 21:00etan hasita, eta bigarrena, berriz, 21:45ean.

Saio bakoitzerako 30 bat sarrera jarriko dituzte salgai. Bi saioak toki beretik abiatuko dira: Zakilaneko aldapatik, Pietatearen azpitik; handik zimitorio zaharrera joango dira aktoreak eta ikusleak eta, bukatzeko, Salatxo aretora joko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide