Martin Iriondok Euskadiko Eskolarteko Krosa irabazi du

Karkara

Nizar Zianik ere parte hartu zuen lehiaketan, eta 12.sailkatu zen.

Igandean Euskadiko Eskolarteko Krosa jokatu zen Murgian (Araba). Martin Iriondo korrikalari oriotar gazteak lasterketa irabazi zuen, infantil mailan, 12:18 denborarekin. Hiru segundoko aldea atera zion bigarren sailkatuari. Nizar Zianik ere parte hartu zuen txapelketan, eta 12.postuan helmugaratu zen 13:23 marka lortuz.

Martin Iriondo gaztea da Gipuzkoako eta Euskadiko Eskolarteko txapelduna.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide