Orioko emakumezkoen txalupak zilarra lortu zuen Euskadiko Iraupen Txapelketan

Karkara 2020ko mar. 3a, 08:47

Argazkia: IƱaki Suarez Calleja

Kaiarriba-Donostiarra izan zen garaile igandean Legution jokatutako estropadan.

Igandean Euskadiko Iraupen Txapelketako estropada jokatu zen Legution, eta Orioko emakumezkoen traineruak zilarra lortu zuen. Kaiarriba-Donostiarrak irabazi zuen lehiaketa, Oriori 4 segundoko aldea aterata. Hirugarren Deustu izan zen, Oriok ia minutu erdiko aldea atera zion.

Xanti Zabaleta 23 arraunlarirekin ari da lanean neguan, eta probatik probara, aldaketak egiten ari da. Hauek dira igandeko zitan arraun egin zuten estropalariak: Vicky Piñeiro, Ohiane Iraola, Leire Garate, Edith Uranga, Udane Hoyos, Garazi Oliden, Sandra Piñeiro, Lukene Lizaso, Nerea Badiola, Amaia Galdos, Itxaso Azkonobieta, Itziar Olasagasti, Ane Arruti eta Nadeth Agirre (Patroia).

Sailkapena

1.) 16:08,16_Kaiarriba-Donostiarra
2.) 16:12,79_Orio
3.) 16:41,04_Deustu
4.) 16:48,38_ TAK Oria
5.) 17:28,60_Isuntza
 
Gipuzkoako Batel Ligan bi garaipen
 
Orioko harrobiko 11 batela Errenterian izan ziren larunbatean, Gipuzkoako Batel Ligako 6.jardunaldian. Orioko arraunlariak bi garaipenekin itzuli ziren etxera; infantil eta jubenil neskek lortutakoak, hain zuzen ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide