Euskal Aktoreen Batasunak ekitaldia egingo du martxoaren 24an Bilboko Azkuna Zentroan, Euskal Aktoreen Besarkada Sariak banatzeko. Antolakuntzak hiru sail desberdinetan banatuta ematen ditu sariak: antzerkia, telebista eta zinema.
Iñake Irastorza izendatuetako bat izan da, iaz estreinatu zuten Agur Etxebeste! filmean Axunen paperean egindako lanagatik. Berarekin batera finalista dira Miren Gaztañaga, Elena Irureta eta Patricia López.
Martxoaren 15ean bukatuko da aktorerik onenen izenak erabakiko dituen hautaketa prozesua. Hemen klik eginda eman daiteke bozka.