Orioko Surf Taldeak batzarra egingo du gaur arratsaldean

Karkara

19:30ean izango da elkarteko bilkura, Salatxo aretoan.

Orioko Surf Taldeko zuzendaritzak batzarra egitera deitu ditu elkarteko bazkideak. Bilera gaur arratsaldean egingo dute, ostiralarekin, 19:30etatik aurrera Salatxo aretoan. Azken hilabeteetako lanaren balantzea egingo du zuzendaritza berriak, eta bazkideekin modu parte hartzailean landuko dituzte elkarteko gai nagusiak.Hori dela eta, zuzendaritzak bileran parte hartzeko deia egin die OSTko bazkide guztiei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide