Inauteriko eta Arraun Eguneko ospakizunak direla eta, aldaketa batzuk izango dira larunbatean ibilgailuen zirkulazioan:
- 11:30etik aurrera, herritik irteteko, Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko da, ohiko bidea itxi egingo da eta. Bidea itxita izango da igande goizeko 07:30ak arte.
- Herrira sartzeko, ez da aldaketarik izango eta, beraz, ohiko bidetik sartu ahal izango dira ibilgailuak.
- 12:30etik 18:00etara, gutxi gorabehera, ezin izango da Ibai Ondora ibilgailuz sartu eta, beraz, bertakoek Diketik barrena ibili beharko dute.
- Bai goizean eta bai arratsaldean Inauteriko desfileak izango dira eta, beraz, zenbait momentutan, etenak eta aldaketak izango dira zirkulazioan. Udaltzainak ibiliko dira trafikoa erregulatzen, desfileek ahalik eta eragozpen txikiena sortzeko.