"Kanten bila aritzeak dakarren emaria"

Mikel Asurmendi / ARGIA 2020ko ots. 20a, 08:30

Mikel Asurmendi ARGIAko kazetariak Olatz Zugastiren "Orion zuzenean" diskoaren kritika egin du, Katebegiak blogean.

“Lorratz argia duzu nigan utzia, uhainen gaindi zoazen mezularia”, hitzek ukitu ez ezik, ahotsak hunkitu nau. Indar adierazle hitzak dira, hitzen egilea kantari bera izaki. Haatik, “indarra” hitza indargea da disko osoa aditzera emateko. Alta bada, musikan aditua ez den batek ganorazko zer gehitu dezake?

Orio zuzenean diskoak “zuzenean” hagitz trebatua den talde baten emaitza begitandu zait, baita halaxe barneratu ere. Olatz Zugastik musikari iaioak inguratzeaz gain, beraiekin ongi doitu eta harmonizatzeaz beste –kantaria, gitarra eta harpa jotzailea da–, produkzio lan duina egin dute Kantaita Eneako lagunek. Tamaina honetako lanak lagunarteko sendo baten elkarlana exijitzen du.

Diskoaren hitzak eta musikak horren lekuko dituzu. Azpimarratzeko da kanta gehienen letrak Zugastirenak izatea. Baliteke, kantariaren fazeta hori neronek ezagutu ez izana orain arte. Azpimarratzea ez ezik laudagarriak dira bere “poemak”. Bereaz gain, Itxaro Borda eta Henriette Airenak badituzu ere. Badira besterik ere, herrikoak eta musikariaren lagunenak.

Artikulua irakurtzen jarraitzeko, egin klik hemen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide