"La máquina y yo" zirku emanaldia ikusteko aukera izango da gaur Etxeluze Gaztetxean

Karkara

Adin guztietako lagunei zuzendua dago ikuskizuna. Sarrerak emanaldiaren aurretik jarriko dituzte salgai, gaztetxean bertan. 18:00etan hasiko da funtzioa.

Antzezlanaren ardatza pertsona sortzaile baten eta makina bitxi transformatzailearen arteko harremana da. Zirku vintagean oinarritutako ikuskizunak pertsonaiaren sorkuntza munduan bidaiatzera gonbidatuko du ikuslea; eszenografia mugikorra izateaz gain, protagonista bera ere zirkuaren zati bizi eta aktiboa da.

Etxeluzek aurkezten duen keinu bidezko emanaldi hau adin guztietako lagunei zuzendua dago. Emanaldia gaur arratsaldean izango da, eta funtzioari 18:00ean emango zaio hasiera. Txartelek 2 euroko prezioa izango dute 12 urte arteko lagunentzat, eta 7 eurokoa gainontzekoentzat. Etxeluze Gaztetxeko ateak irekita egongo dira 17:30etatik aurrera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide