Taxi-geltokiak kokapen berria izango du hemendik aurrera

Karkara 2020ko ots. 11a, 13:30

Aritzaga-Herriko Plazako berrantolaketa dela eta, Ibaiondo aldera mugituko dute taxi-geltokia, behin betiko.

Aritzaga-Herriko Plazako berrantolaketa dela eta, taxi-geltokia tokiz aldatuko da datozen egun hauetan: Zaharren Babeslekuaren paretik Ibaiondo aldera mugituko da, Correos-eko aparkalekuaren ondora, irudian ikus daiteken moduan.

Aldaketa behin betikoa izango da, beraz, plaza inguruko lanak amaitutakoan ere kokaleku berri horretan geratuko da taxi-geltokia. Segurtasuna hobetzeko, inguruko aparkalekuen norabidea aldatuko da: orain Arrantzale kalean egiten den bezala, atzeraka aparkatu eta aurreraka atera beharko da aparkaleku horietan.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide