Ortzaika auzotik errio ondora jaisteko eskaileretan baranda jarri du Udalak

Karkara 2020ko ots. 6a, 15:18

Erabiltzaineen segurtasuna hobetzeko asmotan 35 metroko baranda instalatu dute eskaileretan.

Ortzaika auzotik errio ondoko pasealekura jaisten diren eskaileren segurtasuna hobetzeko, 35 metro luzeko baranda jarri du udalak eskaileren luzera osoan. Baranda jartzeko lanak Muguruza errementariak egin ditu eta, guztira, 6.994 euroko kostua izan du instalakuntzak (BEZarekin).

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide