Irudietan: Santa eskean atera ziren atzo Orioko haur eta gazteak

Karkara 2020ko ots. 5a, 08:32

Santa Ageda bezpera izan zen atzo, eta tradizioari eutsiz, koplak kantatzera atera ziren atzo Orioko Herri Ikastolako eta Zaraguetako ikasleak.

Zaraguetako ikasleak goizean herrian barrena kalejiran ateratzekoak ziren, baina eguraldia lagun izan ez zutenez, eskolan geratzea erabaki zuten. Ikastetxeko frontoian abestu zituzten Santa Ageda bezperako koplak. Orioko Herri Ikastolako kideek, berriz, arratsaldean girotu zituzten herriko kaleak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide