Orioko Udalak, urtero bezala, hobariak onartu ditu familia ugarientzat, Ondasun Higiezinen Zergari dagozkionak eta zabaldu dute, jada, eskariak egiteko epea, otsailaren 28ra bitartean. Eskaera udal-bulegoetan egin beharko da 8:30etik 14:30era bitartean, astelehenetik ostiralera.
Familia ugaria direla akreditatuta daukatenek etxebizitza batentzako eskatu dezakete hobaria, etxebizitzaren balio katastrala gehienez, 180.000 eurokoa baldin bada eta baldintza hauek betetzen badituzte: Etxebizitzak familia ugariaren ohiko bizitokia izan behar du eta familiako kideek bertan erroldatuta egon behar dute eta, bestetik familiako inor ez da izan behar bete ondasun higiezin baten jabe,
Hiru hobari-mota
Aplikatuko diren hobariak hauek izango dira:
- 3 seme-alaba dituzten familiei %52,50eko hobaria aplikatuko zaie.
- 4 seme-alaba dituzten familiak: %63ko hobaria aplikatuko zaie.
- 5 seme-alaba edo gehiago dituzten familiak: %73,50eko hobaria aplikatuko zaie.
Eskaera nola egin
Udal-bulegoetan emango zaien instantzia bete beharko dute interesatuek eta dokumentazio honekin batera aurkeztu:
- Familia ugariaren txartela.
- Ondasun Higiezinaren gaineko Zergaren azken ordainagiria ordaindu izana akreditatzen duen agiria.
- Zinpeko aitorpena, adieraziz familiako inor ez dela beste ondasun higiezin baten jabe.
Hobariaren eskaera urtero aurkeztu behar da.