Aiako eta Orioko haur eta gazteak santa eskean aterako dira bihar

Karkara 2020ko ots. 3a, 17:00

Lardizabal eta Zaragueta eskoletako eta Orioko Herri Ikastolako ikasleek koplekin eta kantuekin girotuko dute Santa Ageda bezpera.

Neguko giro hotzari aurre egin, eta ohiturak agindu bezala santa eskean aterako dira bihar Aiako eta Orioko ikasleak. Aiako Lardizabal eta Orioko Zaragueta eskoletako ikasleek goizean egingo dute santa eskean. Aiarrak izango dira goiztiarrenak, 09:15ean eskolan elkartu eta baserriz baserri ibiliko baitira herriko auzo desberdinetan. Zaraguetako ikasleek bestalde, eskolan abiatuko dute santa eskea 10:30ean eta herrigunera etorriko dira eguerdirako.

Orioko Herri Ikastolako ikasleek arratsalde iluntze partean girotuko dute herria beren koplekin eta kantuekin, 18:00etan hasita. Eta Aiako Guraso Elkarteak ere arratsalderako antolatu du hitzordua herrigunean, 17:00etan bilduko dira aiarrak plazan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide