Jakes Goikoetxea saritu du 'Argia'-k

Karkara

Atzo banatu zituzten 2020ko Argia sariak, eta multimedia atalean, aipamen berezia izan zuen Jakes Goikoetxea oriotarrak. 

Argia-k banatu ditu jada 2020. urteko Argia Sariak. Urtero legez, atzo saritu zituen euskarazko komunikazioan nabarmendutako ikus-entzunezkoak, irratiak, prentsa-idatzia, Interneteko proiektuak eta sustapen kanpainak. 

Multimedia atalean, besteak beste, Jakes Goikoetxearen lanari egin zioten aitortza. Prentsa-idatziaren alorrean jaso zuen Argia saria oriotarrak, Maixa Olanorekin batera. Berria egunkariko igandeetako azalengatik egin diete aipamen berezia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide