Zarautz alderako autobus geltokia lekuz aldatuko dute behin-behinean

Karkara

Hiru astez, Aritzaga eta Aita Lertxundi kaleen arteko mugan kokatuko dute Zarautz alderako autobus geltokia. 

Orioko Udalak jakinarazi duenez, Zarautz alderako bus geltokia lekuz mugituko dute aldi baterako, Aita Lertxundi kaleko lanak direla-eta. Hortaz, datorren astetik aurrera, Aritzaga eta Aita Lertxundi kaleen arteko mugan kokatuko dute geltokia, hiru astez.

Obrak amaitzean, egungo tokira mugituko dute berriro.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide