Txirrindulari bat zauritu da N-634 errepidean, auto batek harrapatuta

Karkara 2020ko urt. 28a, 17:03

Donostiako ospitalera eraman behar izan dute 45 urteko txirrindularia, artatua izan zedin. 15:30ak aldera jazo da istripua.

Gaur, hilak 28, Orion txirrindulari bat harrapatu du auto batek. N-634 errepidean izan da, 15:30ak aldera, eta Ertzaintzak KARKARAri jakinarazi dionez, oraindik ez dituzte talkaren arrazoiak argitu.

Zauritu egin da 45 urteko gizonezkoa, eta Donostiako ospitalera eraman dute. Lurrera bota du autoak, eta ondorioz hainbat kolpe zituen gorputzean. Hortaz, artatua izan zedin mugitu dute ospitalera, anbulantzian. Bizikletari dagokionez, Orioko udaletxera eraman dute, Ertzaintzaren arabera.

Une honetan, normaltasunez dabil auto zirkulazioa N-634 errepidean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide