Zozketa: Alos Quartet laukotearen kontzerturako lau sarrera

Karkara 2020ko urt. 27a, 17:30

Otsailaren 7an izango da Alos Quartet taldearen emanaldia, Orioko Kultur Etxean. Biolin, biola, txelo eta nyckelharpa doinuak uztartzen ditu laukoteak, eta besteak beste, 'Lau' laneko abestiak ekarriko dituzte Oriora. Lau sarrera zozkatuko ditu KARKARAk.

Xabier Zeberiok, Francisco Herrerok, Lorea Nuñezek eta Ivan Carmonak osatutako laukotea da Alos Quartet, eta Biolin, biola, txelo eta nyckelharpa doinuak lantzen ditu. Otsailaren 7an, ostirala, emanaldia eskainiko du Orioko Kultur Etxean, 22:00etatik aurrera. Besteak beste, Lau izeneko lanak jasotzen dituen kantuak ekarriko dituzte Oriora.

Aldez aurretik erosi behar dira sarrerak, eta 5 euroan eskuragarri daude dagoeneko. Dena den, laguntzaileen artean lau sarrera zozkatuko ditu KARKARAk. Gaurtik ostiralera, urtarrilak 31, bitartean eman dezakete izena zozketan parte hartu nahi dutenek, e-mail bidez (karkara@karkara.eus), whatsappez (688 859 682), edo telefono zenbaki horretara deituz.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide