Zaraguetako ikasleek antolatutako zozketako zenbaki sariduna 0004 da

Karkara 2020ko urt. 25a, 09:09

Zaragueta Herri Eskolako DBH 4. mailako ikasleek ikas bidaia egin nahi dute ikasturte bukaeran, eta horretarako dirua biltzeko zozketa antolatu dute.

Zaragueta Eskolako DBH 4. mailako ikasleek ostiralean egin zuten zozketa, eta 0004 da zenbaki sariduna. Eskolatik jakinarazi dutenez, zozketa egin den egunetik hasita, bi asteko epea izango da saria jasotzeko, Zaraguetako zuzendaritzan. Sariduna azaltzen ez bada, beste zozketa bat egingo da. Derrigorrezkoa da saridunak zenbakia Zaragueta Herri Eskolako zuzendaritzan erakustea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide