Astelehenetik asteazkenera, Txanka-Hondartzatik sartu eta irten beharko dute autoek

Karkara 2020ko urt. 24a, 14:20

Datorren astean, hiru egunez egongo da itxita moilako bidea. Hala, lanorduetan, herriko sartu-irteerak Txanka-Hondartzako bidetik egin beharko dituzte ibilgailuek.

Orioko Plaza eta inguruak bete-betean daude obretan oraindik. Horren harira, datorren astelehenetik asteazkenera (urtarrilak 27,28 eta 29) itxi egin beharko dute moilako bidea. Hortaz, Oriora sartzeko eta Oriotik irteteko, Txanka-Hondartzako bidea hartu beharko dute ibilgailuek, lanorduetan behintzat; 09:00etatik 17:00etara egin beharko dute bide hori autoek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide