Gaur, hilak 23, bilera egingo dute Orioko gazteek, Euskaraldiak deituta. Eta gazteok zer? izenpean, euskararen erabileraren inguruan arituko dira bertaratzen direnak, baita hizkuntza ohituren eta haien eraldaketaren inguruan ere. 19:00etan jarri dute hitzordua, Gure Etxea elkartean. "Euskarari beste bultzada txiki bat ematera" dei egin diete Euskaraldiko kideek herriko gazteei.
Antolatzaileek azaldu dutenez, edatekoa ere izango da bertan.
Iazko azaroan aurkeztu zuten Euskaraldiaren bigarren edizioa Orioko Kultur Etxean. Ekitaldian Egoitz Dorronsoro Aiako eta Orioko dinamizatzaileak azaldu zuenez, oraingoan herriko talde eta elkarteak izango dira protagonista nagusiak.