Aurten ere Inauterietako bazkaria izango da Orion

Karkara

Orioko pilotalekuan egingo dute Inauterietako bazkaria, eta txartelak salgai daude dagoeneko, Kultur Etxean. Egun horretan ekimen gehiago ere izango dira; tartean, desfilea.

Aurten otsaileko laugarren larunbatean, otsailak 22, ospatuko dituzte Inauteriak Orion. Azken urteotan egin duen modura, Orioko Udalak Inauterietako bazkaria antolatu du egun horretarako; pilotalekuan izango da, eta txartelak eskuratu behar dira aldez aurretik. Salgai daude dagoeneko, Kultur Etxean, 18 euroan helduen kasuan, eta 12 euroan haurrenean.

Udalak azaldu duenez, honakoa izango da helduentzako menua: entsalada, iberikoak, Lumagorri oilaskoa, txerri-saiheskia, Ezeiza pastelak, edaria eta kafea. Haurren menua, aldiz, ondorengoa izango da: kroketak, iberikoak, Lumagorri oilaskoa, izozkia eta edariak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide