Arraun mugikorreko Euskadiko txapelketa jokatuko dute larunbatean Orion

Karkara

Kadeteak, jubenilak zein absolutuak arituko dira arraunean larunbatean, ibilbide luzeko txapelketan. Gipuzkoako txapelketako azken jardunaldian bederatzi domina eskuratu zituzten Orioko ontziek.

Hurrengo larunbatean ere aulki mugikorreko estropadak izango dira gurean. Hala, hilaren 25ean, ibilbide luzeko Euskadiko txapelketa jokatuko dute Oria ibaian. 15:00etan hasiko dira estropadak, eta ordu eta erdi lehenago bilduko dira ordezkariak. Kadeteek, jubenilek zein absolutuek hartuko dute parte lehian, gizonezkoen zein emakumezkoen kategorietan. 4.000 metroko ibilbidea osatuko dute kadeteek, eta jubenilek eta absolutuek, aldiz, 6.000 metrokoa.

Iragan asteburuan Gipuzkoako txapelketako jardunaldia izan zen Orion, eta guztira, bederatzi domina irabazi zituzten herriko arraunlariek. Orioko 22 ontzik jardun zuten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide