Intzak Hik eta Karter taldeek Etxeluze astinduko dute larunbat honetan

Karkara 2020ko urt. 21a, 09:26

22:30ean hasiko dira kontzertuak Orioko Etxeluze gaztetxean.

Datorren larunbatean, hilak 25, bi talde taularatuko dira Orioko Etxeluze gaztetxean: Intzak Hik eta Karter. 22:30etik aurrera izango dira emanaldiak, eta antolatzaileek azaldu dutenez, kontzertuez doan gozatu ahalko dute bertaratzen direnek.

Inguruko herrietako taldeak dira biak ala biak. Getariarrek osatutako taldea da Intzak hik, eta Punk-Oi estiloan aritzen dira. Karter, aldiz, Zumaian sortutako taldea da, Punk-Rock estiloa lantzen duena.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide