Lau garaipen Orioko futbol taldeentzat asteburuan

Karkara 2020ko urt. 20a, 12:00

Orioko senior neskak, infantil neskak, ohorezko jubenil mutilak eta kadete mutilak garaile izan dira iragan asteburuan.

Joan den asteburuan ere jo eta ke aritu dira Orioko futbol taldeak, baina orotariko emaitzak erdietsi dituzte larunbatean zein igandean. Guztira, lau partida irabaztea lortu dute oriotarrek.

Hona hemen asteburuko emaitza guztiak:

Preferente maila (gizonezkoak)
Ilintxa 0-0 Orioko

Senior maila (emakumezkoak)
Orioko 1-0 Añorga

Ohorezko jubenil maila (gizonezkoak)
Orioko 2-0 Real Union

Lehen jubenil maila (gizonezkoak)
Sanse 1-1 Orioko

Kadete maila (gizonezkoak)
Ilintxa 3-1- Orioko

Ohorezko infantil maila (gizonezkoak)
Euskalduna 1-1 Orioko

Infantil F8 (emakumezkoak)
Orioko 4-0 Burumendi

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide