Argazki jendetsua atera dute, Xua Gurasoekin Etxera plataformak deituta

Aritz Mutiozabal

Xua gurasoekin batera etxera ekartzeko eskatuz elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Usurbilen, Xua Gurasoekin Etxera plataformak deituta, eta hitzorduan argazki jendetsua atera dute. Bukaeran, Xuaren abestiaz gain, zorionak kantatu diote haurrari. 

Izan ere, Xuak hiru urte bete ditu gaur, eta Espainiako Espetxe Legeak aginduta, bere gurasoak –Patxi Uranga eta Olatz Lasagabaster– preso dauden Picassenteko espetxean bizitzeari utzi eta Usurbilera etorriko da aitona-amonekin bizitzera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide