Portugaleteko VIII. Traineru Jaitsiera jokatu da gaur, igandea, San Nikolas Arraun Taldeak antolatuta. Erlojuaren aurkako proba izan da, eta taldeak minutuero irten dira irteera puntutik. Guztira, 38 izan dira, nor baino nor, Galindo errekako bokalean arraunean aritu diren ontziak. Gizonezko seniorrek eta jubenilek 5.500 metroko ibilbidea osatu dute, emakumezkoek eta beteranoek 4.000 metrokoa.
Oriotarren emakumezkoen traineruak bandera irabaztea lortu du, bigarren izan den Donostiarra traineruari 13 segundoko aldea aterata. Hala, iaz lortutako garaipena berretsi dute gaur Orio Arraunketa Elkartekoek.