Irudietan: Oriok bederatzi domina eskuratu ditu arraun mugikorreko Gipuzkoako Txapelketako jardunaldian

Karkara

Guztira, 88 ontzi aritu dira lehian Oria ibaian. Horietatik 22 izan dira oriotarrenak.

Arraun mugikorreko Distantzia Luzeko 9. Gipuzkoako Txapelketa jokatu da gaur goizean Oriako uretan. Infantil, kadete, jubenil eta absolutu mailako ontziak izan dira lehian, guztira, 88. Horietatik 22 izan dira oriotarrenak, eta fin aritu dira etxekoak. Bederatzi domina eskuratu dituzte: bost urre, zilar bat eta hiru brontze. Berdin-berdinakek ere jarri du bere aletxoa gaurko lehian, lau ontzi aritu baitira arraunean kirol inklusiboaren elkartetik.

Emaitza guztiak ikusteko, jo Gipuzkoako Arraun Federazioaren webgunera. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide